jueves, 17 de septiembre de 2015

What's on your mind? eta Avoidance bideoak

Kaixo denoi!

Hona jarraian gaurko IKT-ko klasean ikusi, ausnartu eta landu duguna:

Lehenik eta behin, What's on your mind? izeneko  bideo hau jarri digu irakasleak bertan lantzen den gaiaren inguruan pentsatzeko eta hausnartzeko. Bertan, gizon bat da protagonista eta Facebookarekin duen lotura estua ikusi dezakegu bertan.


Denbora guztian bere argazkiak igotzen ditu aipatutako sare sozialera baina bere errealitatea tapatu egiten du, izkutatu. Hau oso argi ikusten da mendian kirola egiten aritu balitz bezala argazkia ateratzen duenean. Benetan ez da korrika aritu, ondoren ikusten baitugu kotxean joan dela leku horretara. Hau jende askok egiten du, bere bizia ez du den bezala erakusten, jendeak esango duenaren beldur baita eta nahiago duelako besteen aurrean ondo geratu.

Bestalde, gizon honen antzera, pertsona askok sare sozialetan bere bizitzaren berri emateko beharra dute: zer jaten ari diren, zer egiten ari diren, zein arropa erosi duten... Argi dago kasu hau muturrekoa dela eta pertsona hauek ez dutela muga bat jartzen euren pribatutasunarekin lotuta dagoena. Baina hau pertsonaren araberakoa da, bakoitzak erabakitzen baitu muga hori non jarri. Horrela, beste kasu batzuetan, jendeak zerbait berezia egiten dutenean publikatzen dituzte euren argazkiak. 

Azken finean, argazki horiek buruarekin igo behar dira, kontrolatuta. Adibidez, argazki batean gure lagunen bat ez bada batere faborezitua azaltzen ez dugu igotzen bere lekuan guk ere ez genukeelako argazki hori interneten egoterik nahi. Honekin esan nahi dudana da, igotzen duguna gure erabakien esku dagoela. Horrela, gure bizitzaren pribatutasun pixka bat izateko, hoberena kontrol bat izatea da eta muga bat finkatzea. 

Besta hitz batzuetan esanda,  kritikotasun batean aritzen gara; izan ere, pentsatu egiten dugu, bestearen lekuan jarri... diskriminatu egiten dugu hain zuzen, hau bai eta hau ez esanez. Beraz gure bizitza digitala  kontrolatzen dugu, besteengan edota guregan ondorio txarrik ez izateko. Horrela, konpetentzia digitalaren zati bat lantzen dugu.

Bideo honek lantzen duen beste aspektu bat da, Facebook-ak deprimitu egin gaitzakela besteen bizitza gurea baino hobeagoa dela ikusiz.


Ondoren, beste bideo bat ikusi dugu, Avoidance izenekoa. Egilea Erica Rotberg da eta bideoa gradu amaierako proiekturako egin zuen.

Avoidance from erica rotberg on Vimeo.

Bideoan lau egoera desberdin ageri dira. Alde batetik, elkarren artean ia hitz egiten ez duten bikote bat dago, izan ere, bakoitza denbora guztian aparatu teknologiko batekin dabil. Bestalde, soto batean mutil gazte bat azaltzen da, bertatik ateratzen ez dena. Sotoan ordenagailuan aritzen da, gaueko ordu txikietan play stationean jolasten... Hirugarren protagonista, ofizina batean lanean aritzen den neska bat da. Honek, lanari lehentasuna ematen dionez, lanean dagoen orduetan ez ditu bere amaren deiak hartzen. Azkenik, nexka lirain bat ageri da, printzesa baten moduan mundu perfektu batean dagoela pentsatzen duena eta ez dituena munduko arazo eta ezbeharrak ikusten.

Bideo honen gai nagusia, berriz, isolamendua da, aparatu teknologikoek eragindako isolamendua  aipatutako bikotearen moduan bezala edota sotoko mutilarenaren moduan. Hauek nahiago dute aparatu teknologikoetara konektatuta egon besteetaz eta kanpoko mundu errealaz paso eginez. Ofizinako neska ere isolatu egiten da, izan ere lehenengo lana jartzen du eta horrela bizitza errealetik isolatu egiten da. Nexka liraira, printzesa baten modukoa denak, ez du mundu erreala ikusten erez. Horrela, tabernan mutil bat hurbiltzen zaio printzipe moduan jantzita dagoela ikusten duena. Baina itsuraz ezin garenez fidatu, gero gertatzen dena gertatzen da... bortxaketa hain zuzen. Hau gertatu zaio bere munduan murgilduta dagoelako eta ez duelako ingurura begiratzen.

Laburbilduz, bigarren bideo honekin ikasi duguna da mundu digitalak isolatu egiten gaituela modu ezberdinetan: bikotekidearekin ez harremantzen, familia alboratzen, munduaren berri ez izaten, gurasoen etxean denataz pasatzen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario