IKT-n lehen lana bakoitzak teknografia bat egitea izan zen. Bertan, bakoitzak aparatu teknologikoekin izan dugun esperientzia azaldu behar genuen eta tresna horiekin zer egiten dakigun azaldu. Gainera, ea gure burua mundu digitaleko irakasle konpetente moduan ikusten dugun erantzun behar genuen.
Nire teknografia ikusi nahi baduzue eta aipatutakoaz zein aparatu teknologikoekiko dependentziaren inguruan irakurri, klikatu hemen zuzenean sarrera horretara joateko.
Baina gaurko klasean, irakasleak gure teknografiak irakurri dituela esan digu eta honako ondorioak atera dituela:
-Alderdi fisikoaren galera:
Gaur egun, geroz eta lehenago asten dira umeak aparatu teknologikoak erabiltzen; izan ere, lehen adin horietan erabiltzen ziren jostailuak aparatu teknologikoengatik ordezkatzen ari dira. Horrela, lehen etxeko txikiak baloiarekin edota izkutaketetara jolasten aritzen ziren bitartean gorputza mugituz, oraingo haurrak denbora asko ematen dute geldirik aparatuekin jolasean.
-Ume txikiek mugikorrak maneiatzea biologikoa ote da?
Ume txiki bat gurasoen mugikorra arazorik gabe erabiltzen ikustean harrituta geratzen gara, hori nola den posible galdetuz. Asko eta askok biologikoa dela pentsatu izango zenuten baina ez, genetika oraindik ez dago hain aurreratua. Maina hori gurasoei behatuz eta ondoren imitatuz ikasi dute hain zuzen.
-Teknologiak generoa du?
Gaur egun merkatuan neskei zuzendutako aparatu teknologikoak aurkitu ditzakegu: arraoxak, Hello Kittyren irudirenbat dutenak, printzesen bideojokoak... Baina mutilei zuzendutakoak ere ageri dira: aparatu urdinak, gerretako jokoekin... Horrek zer esan nahi du neska batek ezin duela "mutilei zuzenduratako aparatu" bat erabili? Ez horixe. Bakoitzak erabakiko du zein nahi duen eta genero batekoa delako ez du genero horretarako zuzenduta dagoena erabili behar nahi ez badu. Honekin lotura, zergatik da Game Boy? eta zergatik ez Game Girl? Zeren sekulako neska pila aritu gara aparatu horrekin jolasean....
Bestalde, gaztelaniaz etxeko garbiketarako tresnak izendatzen hasiz (la plancha, la mopa, la lavadora...) ikusi dezakegu genero femeninoarekin lotuta dagoela. Baina, nork jartzen dio generoa teknologiari?
-Aparatu teknologikoen harriskuak: dependentzia, kontrolatu gabe publikatzea...
Etengabe ari gara aparatu teknologikoak erabiltzen eta adibide nabariena mugikorra; izan ere, kalean leku batera edo bestera begiratuta, bat edo beste ikusiko dugu mugikorra eskuan duela. Horrela, lotura estu horrek dependentzia sortzen du, aparatu teknologikoen beharra.
Gainera, asko eta asko dira etengabe sare sozialetan euren bizitzaren berri ematen ari direnak argazkiak igoz adibidez.
Egia esan teknologiaz ezin gara isolatu gizartearen eraginagatik. Esaten denez, deskonektatzeko dirua ez izatea da irtenbide bat. Egia ote? Hala ere, gaur egun edonon kontrolpean gaude: kaleetako kamarak, autobusetan, mugikorreko GPS-a...
No hay comentarios:
Publicar un comentario