Bigarren sarrera honeta, nire teknografia duzue ikusgai. Bertan, IKT-ekin izan dudan esperientzia ikusi dezakezue irudien bidez kronologikoki ordenatuta. Beraz, bukaera aldean gaur egun erabiltzen ditudan tresnak zein diren ikusi dezakezue. Gainera, tresna horiekin zer egiten dakidan azalduko dizuet eta ea prest ikusten dudan nire burua etorkizun batean mundu digitaleko irakasle izateko. Azkenik, tresna teknologikoekiko dugun mepekotasunaz hitz egingo dizuet.
Baina aurretik, bideoan azalduko dena sakonki esplikatuta irakurri dezakezue jarraian, lau galderetan banatuta.
-Zein izan da gure esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?
Txikitatik izan dut IKT-ekin lotura, etxean aparatu teknologikoak izan baititut betidanik. Egia da garai artan ez nuela gaur adina tresna eskura. Adibidez, honako tresna hauek nituen hasiera batetik: telebista, telefonoa, mugikorrak, musika aparatuak, rebelatzeko kamara, game boy-a... Ordenagailua berriz berandu erosi zidaten tamalez, DBH 1-en nengoenean hain zuzen. Hau dela eta, ordenagailuarekin lehen lotura eskolan edota lagunen etxean izan nuen. Baina hori bai, txikitan jostailuzko ordenagailu bat oparitu zidaten jolasteko eta gaztelania ikasteko.
Baina esan beharra dago denboraren poderioz aparatu guzti horiek eboluzionatzen joan direla eta pixkanaka garatzen eta hobetzen, hau da, konplexuagoak bihurtzen. Horrela, telebistak geroz eta finagoak ateratzen joan ziren, euren ipurdiak alde batera utziz eta zapal zapalak bihurtuz. Berdina gertatu zen ordenagailuaren pantailarekin. Gainera, denborak aurrera egin ahala, telebista kateak handitzen joan dira eta baita programak landuagoak izaten. Horrela, munduko txoko guztien berri izateko aukera dugu orain dela urte batzuk ez bezala. Ordenagailuan ere, internet mundua handitu egin da, web-gune kopurua handituz joan baita eta euren kalitatea hobetuz. Gainera, ordenagailuen bidez edozein duda argitu dezakegu, nahi dugun informazioa bilatu...
Bestalde, esan bezala, txikitan gurasoen telefono mugikorrekin ibiltzeko aukera izan dut nire propioa izan arte. Nire lehen mugikorra tapazkoa izan zen., izebak oparitutakoa. Orduz geroztik mobil mota ezberdinak izan ditut, bata bestearen oso desberdinak itsuraz. Baina euren funtzioa ere aldatzen joan da, izan ere, hasiera batean soilik deitzeko erabiltzen genuen baina pixkanaka geroz eta funtzioa gehiago txertatzen joan dira: mezuen bidalketa, korreoa, jokoak, aplikazioak (whatsapp, gmail, youtube...) , interneta...
Betidanik gustatu izan zait musika entzutea. Horrela, hasiera batean cassette aparatua genuen etxean, sekulako antena zuena irratia entzuteko. Baina aurrerago antena handi hori desagertu egin zen eta cassette zirrikitua Cd-arenarengatik ordezkatu. Gainera, Discman- bat oparitu zidan osabak eta aurreraxeago MP3 zein MP4a izan nituen.
Jolasteko ere tresna teknologiokoak ere izan ditut, hala nola, Game Boy-a, Nintendo-a, Play Station 2-a, PSP-a... Ikusgarria da aparatu hauek izan duten eboluzioa denborak aurrera egin ahala.
Argi dago betidanik izan dudala IKT-elkin lotura eta lotura hori handitzen ari dela geroz eta gehiago, gure gizartean IKT-ek geroz eta pisu gehiago baitute. Gainera, tresna berriak sortzen ari dira guretzako erabilgarriak direnak. Horrela, IKT-ekin dugun lotura ez da austen eta sendo jarraituko du denbora luzez edota betiko.
-Gaur egun zer dakit egiten tresna teknologikoekin?
Ordenagailuarekin hasiz, adibidez eskolan Office-paketea erabiltzen erakutsi didate: Word-a, Excel-a, Power Point-a... oso erabilgarri izan ditudanak orain arte hezkuntzan lanak egiteko, aurkezpenak egiteko, grafikoak sortzeko... Honekin lotuta, DBH-n hiru urtez jarraian informatikako klaseak eman nituen eta programa asko ezagutzeko aukera izan nuen: Logo (programatzeko), Gimp (argazkiak editatzeko), Blogger (blog bat sortzeko), Autocad (marrazketa teknikorako)... Bestalde, Movie Maker programa ikasi nuen bideoak editatzeko. Horren bidez, pelikula moduko bat egin nuen Batxilergoan, baita unibertsitatean bertan bideo ezberdinak. Programa sinplea da baina oso erabilgarria.
Bestalde, mugikorraren bidez ere badakit zenbait gauza egiten: argazkiak editatzen, interneten nabegatzen, sare sozialak zein aplikazioak erabiltzen... Hori bai, hauek ere ordenagailuaren bidez egiten ditut, noski.
Argazki makina geroz eta gutxiago erabiltzen dudan arren (mobilarengatik ordezkatu baitut), kamara baten oinarrizko funtzioak ezagutzen ditut eta argazkiak ateratzen ere badakit.
-Prest ikusten dut nire burua etorkizuneko irakasle konpetente izateko mundu digitalean?
Egia esan bai ikusten dut nire burua mundu digitaleko irakasle bezala. Gainera, askotan pentsatu izan dut informatikako irakasle izatea. Horrela, Ingenieritza Informatikoa ikasteari ekin nion baina utzi egin nuen.
Lehen Hezkuntzan, joko interaktiboak erabiltzen dituzte zenbait ikasgaietan eta horiek nola erabiltzen diren irakasteko gai ikusten dut nire burua. Office paketea ere azaldu diezaieket baina ez sakonki, hau da maila basiko bat azaldu diezaiekedala.
Interneten informazioa bilatzeko gaitasuna badut ere, beraz, enuke arazorik izango hori ikaslei azaltzeko. Gainera, euren lanetarako erabilgarriak suerta dakieken web-guneak erabiltzen irakatsiko nieke.
Argazki editore desberdinekin jolasten ere erakutsi diezaieket (Gimp, Photoescape...).
Baina hori bai, umeei ere pentsaraziko nien zenbatekoa den teknologiekiko dugun lotura edota hobeto esanda dependentzia, izan ere, asko dira ezin dutenak aparatu horiengandik despegatu edota horiek gabe bizi. Gai hau landuko nuke beraiekin konturatu daitezen teknologia berriek beren alde hona izateaz gain alde negatiboa ere badutela.
-Dependentzia, adikzioa... ba aldugu tresna teknologikoekiko?
Tresna teknologikoak pixkanaka eboluzionatzen doazen eta tresna berriak sortarazten ari diren neurrian, gure gizartean tresna hauekiko dugun lotura estutzen ari da. Hau konprobatzeko, gure ingurura begiratzea nahikoa da, edozein txokotan ikusi bait dezakegu jendea mugikorrarekin, musika aparatuekin, tablet zein portatilekin...
Orokorrean, gustoko ditugu horrelako tresnak (ni barne) eta hau dela eta egunero ordu asko ematen ditugu horiek erabiltzen, bizitza errazten digutela iruditzen baitigu. Adibidez, mugikorraren bidez edonorrekin komunikatu gaitezke, edozein duda kontsultatu dezakegu internet bidez... Baina ez gara konturatzen alde txar bat duela ere lotura horrek. Izan ere, zenbatetan haserretu gara etxeko internetak funtzionatzen ez duenean? edota mugikorra blokeatzen edota gaizki funtzionatzen hasten denean? Seguru nago horrelako kasu asko bizi izan dituzuela nik bezala, eta nire ustez, tristea da... Horrelako kasuen bidez ikus dezakegu zenbateko menpekotasuna dugun aparatu hauekiko.
Alde negatiboarekin lotuta, bada jendea denbora guztian sare sozialetan bere bizitzaren berri ematen ari dena: zenbatean saltzen duen etxea, non eta zer egiten ari den, zer erosi duen... Baina hau muturretara eramaten ari dela iruditzen zait eta arriskutsua ere badela ikusten dut.
Hau guztia dela eta, aparatu hauei ematen diegun erabilera kontrolatu behar dugula uste dut, erdiko maila bat bilatu, gure bizitza errazagoa izateko baina arriskurik ez izateko aldi berean.
Hona hemen nire teknografia:



No hay comentarios:
Publicar un comentario