Kaixo denoi eta ongi etorri blog berri honetara!
Ainhoa Liceaga naiz, Magisteritzako 2. mailako ikaslea. Gaur IKT ikasgaiaren lehen klasea dugu. Bertan, sartu bezain pronto blog bat irekitzen ikasi dugu eta hauxe da nirea (ainhoaliceaga2.blogspot.com).
Duela urte batzuk beste blog bat ireki behar izan nuen, DBH guztian zehar erabili nuena informatika ikasgaian (ainhoaliceaga.blogspot.com). Beraz, sarrera guztiak informatikaren ingurukoak idatzi nituen baina blog berri honetan IKT ikasgaian zehar egindako ariketak, lanak... topatuko dituzue.
Denbora luze daramat idatzi gabe zein bloga erabili gabe, beraz hasiera batean sarrerak ez dira nahi bezain ondo geratuko agian, baina pixkanaka gauza berriak ikiasten joango gara eta sarreren maila igotzen joango da.
Zuen gustokoa izatea espero dut!
Ainhoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario