viernes, 27 de noviembre de 2015

e-portafolioa: IKT ikasgaian kurtsoan zehar egindakoaren laburpena


Irailetik abenduaren amaiera arte blog honetan IKT ikasgaian egin dugun guztia publikatzen aritu naiz: egindako lanak, irakurritako testuak, ikusitako bideoak... Baina iada lauhilabetea amaitzear dagoenez IKT ikasgaia ez dugu gehiago emango eta beraz, blog honetan hauxe izango da ikusiko duzuen azken sarrera.

Baina sarrera honetan IKT ikasgaian egindako guztia laburtzen duen dokumentu bat utziko dizuet, nik sortutakoa. Bertan, aurretik aipatutakoak agertzen dira baina hitz garrantzitsuak aipatzean horietan lasterbideak ipini ditut gai horren inguruan idatzi nuen  sarrerara joateko. Ea zer iruditzen zaizuen.



martes, 3 de noviembre de 2015

Diseinatutako jarduera: kalkulu orriak, Excel

IKT-ekin lotuta dauden zenbait tresna eskoletan nola landu ikasteko, talde bakoitzak tresna edo programa horietako bat aukeratu behar izan du: geolokalizatzaileak, sare sozialak... ondoren horien inguruan jarduera bat diseinatuz.

Nire taldeak eta nik (Olatz, Mirari, Eneka eta Naiara) kalkulu orriak aukeratu genituen lan hau burutzeko. Bertan, hasiera bateam kalkulu orrien inguruan, orokorrean, hitz egiten dugu zer diren azalduz, zein programa dauden... baina ondoren, Excel programan zentratzen gara. Beraz, Excelaren nondik norakoak azaldu  eta gero, guk diseinatutako 5 ariketa aurkitu ditzakezue. Gainera, ariketa bakoitzaren amaieran, youtubeko link bat ageri da; izan ere, ariketa bakoitza nola egiten den azaltzeko bideo tutorialak grabatu ditugu.

Hona hemen aipatutako lana:


martes, 6 de octubre de 2015

Datuen kontrola eta salmenta

Gaur IKT-ko saio teorikoa Aingerurekin izan dugu lehen aldiz. Bertan, zenbait bideo ikusteaz aparte taldean gogoeta batzuk egitera animatu gaitu, gero denon artean horiei buruz hitz egin eta sakontzeko. Beraz, jarraian, hau dena modu zehatzago batean azalduta irakurri dezakezue:

  • Panoptikoak
Jeremy Bentham Londresen jaiotako filosofo, jurista eta erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren sortzailea eta ongizatearen defendatzaile sutsua.

Presoei dagokionez,bere ustez, birgizaterazeko metodo eraginkorrena errepresioa eta kontrol zorrotza ziren. Horrela, Panoptikoa izeneko espetse perfektu bat sortu zuen (ezkerrean duzue irudia).

Eraikina zirkulu formakoa zen eta erdian dorre bat zuen, inguruko ziega gutziak kontrolatzeko bertatik. Gainera, ziega bakoitzak lehio handi bat zuen argi gehiago sartzeko eta horrela dorreko zaindariek hobeto ikusteko presoak egiten ari zirena une oro. Hori bai, presoek ez zuten dorrean gertatzen ari zena ikusten baina zaindariak bai. Beraz, presoek ez zekiten noiz ari ziren beraiei kontrolatzen. 

Azken finean, azaldutako panoptikoa, Internetarekin guztiz lotuta dago, gure datuen kontrolarekin hain zuzen. Beraz, nolabaiteko antzekotasuna dago bi kasuen artean. Guk interneten nabigatzean, posta kontu bat sortzean, erosketa bat egitean,,, datuak ematen ditugu eta interneten geratzen dira grabatuta. Hortik aurrera, gure datuak sarean daude eta guk uste baino gehiagoren eskuetan daude. Gainera, gure datuekin ez dakigu zer egiten duten, erabili egiten dituzte guk ezertxo ere jakin gabe. Bestalde, gure datuen jabetzarekin gureganako kontrola dute guk hori pentsatu ez arren.

  • Gogoeta 1
Interneten uste baino zelatatzaile gehiago daude. Baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek? Eta nola sentitzen gara gu zetatuak izanda? Hona hemen klasean denon artean adostu ditugunak:


  • ¿Por qué me vigilan si no soy nadie?
Ondoren, honako bideo hau ikusi dugu:


Denok dakigu gure mugikorren bidez, ordenagailuen edota kameren bidez bigilatuak gaudela. Baina ez dugunez ezer txarrik egiten, salbu sentitzen gara.  Marta Peiranok, bideoko emakumeak, bere azalpenarekin adierazi nahi du premiazkoa dela sareko gure anonimatuaz preokupatzea eta babestea.

Bideoan lehenik eta behin azpimarratzen du hiru akats edo huts egite aurrera eramaten ditugula: egunero sortzen dugun datu eta informazioa gutxieztea, datu horien balorea arbuiatzea eta azkenik,arazo nagusia NSA seguritate agentzia izatea pentsatzea. Azken agentzia honek errekurtso eta trensa ugari ditu baina ez dute horien beharrik guri espiatzeko, kristalezko etxeetan bizi baigara.

Adibide moduan, Malte Spriten kasua azaltzen du: gizon honek, bere telefono konpainiari jasota zituzten bere datu guztiak bidaltzeko eskatu zion, baina konpainiak ezezkoa erantzun zion. Hala ere, bi demanda ondoren, Cd bat eman zien excel batekin non 30.832 linea agertzen ziren, 6 hilabeteri zegokiena. 

Justo 2008ko udan, lege bat atera zen honako hau zehazten zuena:  10.000 bezero baino gehiagoko konpainiek, euren bezeroen datuak gutxienez 6 hilabetez eta gehienez 2 urtez jaso behar zituztela. Horrela, Malte-ri 6 hilabetetako datuak bakarrik eman zizkioten, legez onartua baitzegoen, baina agian, beste urte terdiko datuak zor zizkioten.  

Azkenean, datuak bisualizatzen dituzten agentzia batera bidali zuen Cd-a eta bertan, bere twitter eta blogeko datuekin batera, Malten mapa moduko bat sortu zuten, eguneroko beldurgarri bat hain zuzen.  Izan ere den dena agertzen da bertan: noiz hartzen duen trena, zein paradan jeisten den, noiz dagoen jaten, noiz lotan, nork bidaltzen dizkion mezuak...

Hau guztia gertatzearen arrazoia Maltek boltsikoan duen telefonoa da, 5 minuturo gertuen dagoen antenara konektatzen da galdetzeko ea mezurik duen, korreorik... Beraz, gure telefono mugikorrek 5 minuturo nun gauden abisatzen dute, Esan bezala, Malten inguruan edozer jakin zuten, baina gauza da Malten inguruan berea bezalako mugikorra duen jende ugari dagoela, informazio berdina sortzen ari direnak. 

Beste adibide bat azaltzeko, 15M-ko manifestazio baten argazki bat jartzen du, ondoan ikusgai duzuena. Kalea mugikorrez beteta dago eta horien bidez, bertan nor dagoen zehaztu daiteke, noiz etorri diren, nondik... Edozer jakin dezakegu.

Baina hori bai, ez gara berdin konportatzen bigilatzen gaituztenean. Horrela, herri bat kontrolatzeklo modu hoberena biztanleak bigilatuak izaten ari direla ez jakitea da. 

Orain arte soilik gure mugikorrez hitz egin dugu, baina tartean gure ordenagailuak daude, kale, denda, aireportu, tren...eta bestelako tokietako kamerak, radarrak, txarteletako txip-ak... hauek denak ere momentu oro egiten duguna dakite, kontrolatu egiten gaituzte. 

Laburbilduz, Martak dio etxeetan kortinak jarri behar ditugula, ez dugula itxaron behar horiek guri jartzea kanpotik, hau da, ia jarri behar ditugula, guk geuk. 

  • Gogoeta 2
Lehenengo gogotean, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta horiek nola zelatatzen gaituzten, baina guk zer egin dezakegu horiek ekiditeko? hau da, horiek erabiltzeko baina zelatatuak izan gabe?


  • Las redes y los datos: una perspectiva crítica
Bideo hau ere ikusi dugu. Bertan azaltzen dena jarraian irakurri dezakezue.



Sare sozial bat erabiltzen hasi aurretik, ez dugu pentsatzen zein den bere ideologia, zer egingo duten gure datuekin... Azken batean, sare sozial bakoitzak bere ideologia propioa du bata bestetik itsura, helburuak... aldatu egiten baitira. Hau guztia gehiago sakontzeko guazen sare sozial batzuk aztertzera:

-Facebook;
Munduko pertsona gehien biltzen dituen sare sozialada. 900 milio erabiltzaile aktibo ditu eta horietatik 20 milio Espainiakoak dira. Esaten denez mundu guztia Facebooken dago, baina gezurra da, beraieknahi duten jendea dago bertan, ideia konkretu batzuk dituztenak, horiek zabaldu ahal izateko.

Facebookeko biografia batean sartuz ikusi daiteke bertan argazkiak daudela, pertsonalizatu egin daitekeela, gure datuak jarri ditzazkegula...publizitatea ere agertzen da. Ezaugarri hauekin esan daiteke Facebooken helburua ez dela komunikazioa garatzea baizik eta bakoitza esponitzea. Izan ere, interakzioek pantailaren zatitxiki bat  okupatzen dute (eskubiko zutabea). Beste guztia esponitzeko da. Beraz, erdian produktua dago eta bere inguruan produktuaren ezaugarriak.

Baina zergatik esaten dugu produktua? Zer saltzen du Facebookek?  Azken batean Facebook negozioa egiten ari da gurekin, guri saltzen gaitu. Beraz, gu gara produktua,gure datuak, argazkiak,lagunak...

Interatzeko, testua erabiltzen da edo ikusentzunezkoak. Baina ez libreki, mugatua da izan ere eduki asko eta asko zentsuratuak izaten dira. Hori bai, eduki, datu, argazki... guzti horiek jaso egiten dituzte.

Informaziorako sarbidea ez da librea, izan ere, algoritmo sekretu bat dago, gure interesen arabera edukiak aukeratzen dituena.  Pribatasunaren kontua ere gezurra da, gure edukiak 3. agente komertzialedo politikoei saltzen baitiete.

Bestalde, negozioa publizitatearen bidez egiten da, baita, esan bezala, gure datuen salmentekin. Azken batean, jabeak enpresa multinazional pribatuak dira.

Mark Zuckerbeg-en esanetan, "zure jardinean urtxintxa bat hilda agertzea, gaur egun, Afrikan hiltzen ari diren pertsonak baino esanguratsuagoa da". Adibidez, atzoko juergako argazki bat igota, like gehiago izango ditu, askotan konpartitua izango da... eta horrela publizitate gehiago sortuko du, arazo triste batek baino.

-Filtrodun burbujak
Lehen denok internet berean sartzen ginen. Bilaketa bat egin eta denoi web gune berdinak agertzen zitzaizkigun baina orain ez da horrela. Bakoitzak internet pertsonal batera du sarbidea, hau da, bakoitzari Googlek informazio bat ematen die. Adibidez, ohitura badugu Intereconomia, La Razon... bezalakoak bisitatzeko, bilaketa bat egitean Gogooglek lehenik eta behin horiek azalduko dizkigu bidea errazteko. Horrela aislatu egiten gara, burbuja batean enzerratuz, 


-Twitter
Facebooken oso itsura ezberdina du, beraz ideologia ere aldatu egiten da. Twiterri erabiltzailea gutxi inporta zaio bere datu gutxi bistaratzen baitira, zati txiki batean gainera. Twiterri inporta zaiona da erabiltzaileek zer esaten duten. Beraz, edukietan oinarritutako interakzioak bilatzen ditu. 

Hori bai, ezin dira 140 karaktere baino gehiago erabili idazterakoan. Baina posible al da dena hain labur adieraztea? Azken batean jendea interaktua sentitzea lortu nahi da. Baina zaila da 3,4 pertsonen arteko eztabaida bat sortzea bertan.


 -Wikipedia
Ematen ez duen arren, sare soziala da. Erabiltzaile asko ditu bakoitza bere perfilarekin, argazkiekin... Bere helburua ezagutza sortzea da eta ezagutza hori denen eskutan jartzea dohan. Beraz, beste ideologia bat du. Gainera, ez du publizitaterik eta software librea da.

Baina arazoak ere baditu: ez du egia esaten izan ere, gehiengoak pentsatzen duena idazten da bertan baina askotan hori ez da egokiena eta zuzenena izaten. Gainera, hizkuntza batetik bestera eduki konkretau bat asko aldatu daiteke,bakoitzak berekultura eta ikuspuntuak baititu.

Baina azpimarratu behar dena honako hau da: ez gaituzte saltzen.


-Espora
Facebooken antzekoa zen sare soziala zen baina dohakoa, software librea, iragarki gabea,gobernuen margenekoa... Baina behin bere diseinatzailea hilda agertu zen, bere buruaz besteegin bait zuen.


-RSS:
Aurreko kasuarekin lotuta, Aaron Swartz aipatu behar da, 15 urterekin RSS asmatu zuena. Baina honek ere bere buruaz beste egin zuen.


-Richard Stallman
Software librearen asmatzailea da: Linux, Android... Bere ustez, Facebook ez da zure laguna, etengabe bigilatzen ari den motorea da.


-Julian Assange
Bere esanetan, Facebook, Google eta Yahoo,  Ipar Amerikako ezgautzaren zerbitzuetarako etengabe bigilatzen ari diren makinak dira.


Azken batean esan nahi dena da, borroka politiko bat egin behar dela, software librearen alde. Baita hezkuntza kritiko bat aurrera eraman, defentsa teknikoak irakasten dituela.



Hona jarraian, bideoan aipatzen diren eta edonork erabili ditzakegun tresnak interneten nabigatzean babestuago egoteko:

-AdBlock
Nagigatzaileanestensio moduan instalatzen den software libre eta dohakoa da, minutu batean instalatzen dena.Honek web guneetako publizitatearen %99a ezabatu egiten du, gure bistatik kenduz.


-Ghostery
Cookie espiak detektatzen ditu eta ez die instalatzen uzten izan ere, interneten dugun jokaera ikusi dezakete eta 3. ei saltzen die datu hori. Beraz, azken hau egitea blokeatzen du. Esan beharra dago, erabiltzen ditugun  web-etan, %90ean, cookie hauek daudela. Beraz, oso erabilgarria da.


  • Open Source Plataforma: Gephi
Gephi, plataforma interaktibo bat da, edozein motako sare edo sistema konplexuak irudikatzeko eta aztertzeko, grafiko dimaniko eta jerarkikoen bitartez. Horrela, Gephiren bidez mapa bat sortu daiteke gure sare soziala aztertzeko. Hona hemen jarraitu beharreko pausuak. 


  • Azken gogoeta
Hau guztiaz hitz egin ondoren esan behar dut saio honekin nolabaiteko beldurra sartu zaidala. Izan ere, saio honen bidez konturatu naiz benetan zenbateraino kontrolatzen gaituzten. Nola behin web orri batean gure datuak sartuta bertan geratzen diren eta horren bidez nola kontrolatzen gaituzten. Baita gure datuak alde batetik bestera mugitzen direla. Hau da, etengabe kontrolatuak gaudela, bai kameren bitartez, mugikorrak, ordenagailuak, txartelak... Beraz, hemendik aurrera interneten zerbait egiterako orduan ondo pentsatuko dut, berandu izan baino lehen. Adibidez, saio honen ondoren izandako saio praktikoan nire taldekieek eta nik Issue kontu bat ireki nahi genuen gure lan bat blogerea igotzeko baina korreo bat eskatzen zuen,. Honen aurrean, datu faltxuen bidez korreo berri bat sortu genuen. Hemendik aurrera, horrelakoak ohikoagoak bihurtuko dira nire partetik, nire datu pribatuak ahalik eta gutxien emanez. 

Baina hori bai, etorkizun batean irakasle izango naizenean, nire ikasleei hau denaz gogoetatzera bultzatuko diet, konturartzeko zein harriskutsua den gure datuak interneten sartzea eta ikusteko zein kontrolatuak bizi garen guk uste ez arren. Edozein pausu eman aurretik pentsarazteko zer egingo duten sarean berandu izan baino lehen, Honetarako interesgarria litzake zenbait bideo erakustea kasu errealak azalduz edota egindako moduan, gogoetatzera bultzatzeko ariketak prestatzea.



miércoles, 30 de septiembre de 2015

IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak

Talde bakoitzak jarduera bat diseinatu beharko dugu mundu digitaleko tresna ezberdinak erabiliz. Baina aldez aurretik, testu batzuk irakurri behar izan ditugu, praktika horiek nola egin argi izateko eta ondo egiteko. 

Horrela, niri Manuel Arearen, Algunos principios para el desarrollo de buenas prácticas  pedagógicas con las TICs en el aula izeneko testu honen bigarren zatia tokatu zait azaltzea, jarrraian azalduko dizuedana:


Argi dago irakasle batek bere jardueretan teknologia berriak sartu nahi baditu, berarentzat erronak bat dela. Horrela, erronka honi ezin zaio amaiera eman egun batetik bestera. Hau da, denbora behar da teknologia berrien erabilpena bultzatzen duten jarduerak diseinatzeko. Beraz, eredu hezitzaile batetik abiatu behar da.

Horrela, eredu horrek onako ezaugarri hauek izan behar ditu:

-Eskolako hezkuntzaren helburuetako bat ikasleek gizarteko komunikazio bide ezberdinetatik jasotzen duen informazio ugariari zentzua ematen eta berreraikitzen laguntzea da. Baita informazio hori modu zentzudun, kritiko eta etiko batean erabiltzeko konpetentziak garatzea.

-Irakasteko erabiliko den metodologia berri horrek, alde batera utzi behar du liburuak direla ezagutza lortzeko bide bakarra. Beraz, ikaslea estimulatu behar du informazioa iturri desberdinetan bilatzera.

-Ordenagailuekin irakastea, ikuspuntu konstruktibista batetik ,esan nahi du, ikasleei arazoak planteatzea hauek tresna teknologikoekin horiei aurre egiteko.

-Ikastea gauza indibidula ez deneko idea ezabatzeko, teknologia erabili daiteke talde lana sustatzeko eta geografikoki urruti daudenekin ere lanean aritzeko.

-Irakasleek informazioa transmititu beharrean, ikasgelan antolatzaileak izan behar dira eta baita ikasleek teknologiekin egiten dituzten ariketen ikuskari.

IKT-ek, beste material edo errekurtso dikdaktikoren moduan, praktikoki  jarduerak lantzeko eta garatzeko aukera ematen dute. Horrela, hona jarraian, ikasleek errekurtso digitalekin egin ditzazketen jarduerak:
  • Interneten informazioa bilatu, aukeratu eta aztertu helburu batekin.
  • Tresna teknologiko ezberdinak maneiatzeko gaitasunak eta konpetentziak lortu: software desberdinen erabilpena, sistema eragile baten kudeaketa...
  • Ikasteko, honako jarduera ezberdinak egin:
    • Idatzitako testuak azaldu idatziz
    • Multimediekin lotutako aurkezpenak egin
    • Ariketei eta jokoei irtenbidea bilatu online
    • WWW-en proitektu ezberdinak garatu
    • Ikasgelan arbel digitalaren bidez proiektuak eta lanak azaldu publikoki
    • Interneteko errekurtso ezberdinak erabiliz, distantzia batera daudenekin lan egitea: foroak, wikiak, blogak, korreoa,...

Zentzu honetan, egin dezakegun galdera klabea hau da: zein motako jarduerak erabili behar ditu irakasle batek kalitatezko hezkuntza bat emateko  printzipio psikopedagogikoetan oinarrituz?

Galdera honen aurrean lehenik eta behin, ariketa mota ezberdinak aurkitu daitezkeela esan behar da, konplexutasun maila altuagoa edo baxuagoa dutenak. Alde batetik ikasle batek indibidualki egin ditzakeen jarduera sinpleak daude eta bestetik, konplexutasun maila handiagoa dutenez, denbora eta elkarlana eskatzen duten proiektuak. 

Horrela, IKT-ekin landu daitezkeen jarduerak horien konplexutasun edo sinpletasun intelektual eta pedagogikoari begira sailkatu daitezke. Baita jarduerak klasean bertan lantzen diren zehaztuz edo distantzia betetik. Hau dela eta, IKT-ekin landu daitezkeen hiru jarduera bereizten dira:
  • Ariketa sinple eta puntualak, ikasgelan egindako beste jarduera baten osagarri direnak
  • Denbora gehiago eta antolaketa eskatzen duten ariketa konplexuak, ikasleengan gaitasun eta konpetentzia kognitibo batzuk aktibatzen dituztenak
  • Textuinguru birtual batean lantzen direnak, errekurtso teknologikoen bidez komunikatzea eskatzen dutenak
Azkenik, hausnarketa bat azaltzen da testuan:

Argi dago ikasgelan ordenagailuekin egiten den guztia ez dela baliozkoa ikuspuntu pedagogiko batetik. Teknologiak berak bakarrik ez digu irakasle hobeago batean bihurtzen. Horrela, irakasle askok arbel digitala edota kainoia erabiltzen dute arbelean ematen dituzten azalpen berdinak emateko. Beraz, honelako kasuetan ez dituzte hezkuntzan aurrerapenak ematen naiz eta IKT-ak erabili. 

Lehen pausua, ikaslegetan ordenagailuak arbelak bezala normaltzat jotzea da, hauen erabilpena ohikoa suertatzeko. Hau dela eta, jarduerak egiteko material berria behar da, metodologian aldaketa bat eman behar da eta eskolan antolaketa on bat izan behar da. Gainera, honen aurrean irakasleek jarduera ezberdinak antolatzea dakar, liburutetan eta inprimatutako fitxetan oinarritzen ez direnak. 

Gizartea teknologiekin lotuta aldatzen ari da eta eskolak ezin du hau alde batean utzi, eskolak ere aurrerapauso bat eman behar du, teknologia berriak bertan txertatuz. Horrela, irakasleek erronka bat dute, izan ere, euren ikasleak gizarte teknologikoan herritar konpetente izateko prestatu behar dituzte. Honetarako, esan bezala, ez du edozein jarduerak balio, jarduera berri  batzuk diseinatu behar dituzte helburu hori betetzeko. 


Hori bai, testu honen lehenengo zatia nire taldekide den Naiara Larrañagak aztertu du, hemen irakurri dezakezue bere azalpena.

 Olaz, Eneka eta Mirarik, nire beste taldekideak direnak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte. Euren blogetan ikusi dezakezue idatzi dutena. Zuzenena bertara joateko, bakoitzaren izenaren gainen klikatu.

jueves, 24 de septiembre de 2015

Web 1.0 eta Web 2.0

Gaurko saiorako talde bakoitzak La Web 2.0 en escena izeneko testu zati bat irakurri behar genuen (hemen ikusgai duzuena). Horrela gaur, talde bakoitzak besteei bere zatia azaldu die. Hona hemen gelan aipatu ditugunak:

1. Sarrera/ 2.  Web 2.0-ren historia laburra
Web 2.0-a zerda? zein ezaugarri ditu? 
Web 1.0 informatzeko bakarrik zen. Baina 2.0-n informatzeaz aparte, informazioa konpartitu egin daiteke eta erabiltzaileak ere gauzak sortu ditzake. Beraz, elkarlana da nagusi, kolektiboa da.

Web 1.0-ak produktu bat sortzen du baina Googlek zerbitzu bat eskaintzen du. Beraz, web 1.0 tik 2.0-ra eredu ekonomikoa aldatu da. Erabiltzen ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina ateratzen dute eta dirua irabazten dute. Baina geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan horien erabilpena bultatzen ari da. Azkenean kopiak dira, eta erabiltzaileek software horiek hobetzen joaten dira. 

Testuan honako esaldi hau azaltzen da: "Si hay suficientes ojos , todos los errores son leves". Honek esan nahi du jende askok begiratzen badu errorea, azkenena hobetu egingo dela. Horrela, akatsak zaintzen ditugunez, hau iritartasun digitalaren konpetentziarekin lotzen da; izan ere, hiritarrok akats horiek konpontzeko ardura hartzen ari gara.

Bestalde, azterketa bat egin zuten, informazio desberdinak hartuz gai batzuen inguruan. Horiek aztertuz, Entziklopedia Britanikoan eta Wikipedian akats kopuru berdina topatu zituzten. Beraz, zalantzan jartzen da eduki hori aproposa den edo ez. 

Laburbilduz, Web 2.0 aren historia laburra, elkarlanean dabiltzan zibernenauta komunitarioa baten lan izugarriaren islada da. 


3. WEB-aren ezaugarriak
    3.1 Irudikatze, ikuste modua
Web 1.0-n nabigatzaile bat dago eta web 2.0-n berriz, RSS irakurgailua. Azken hau abantaila moduan hartu daiteke, berak bilatu eta aukeratzen baitu gure ordez informazioa. Berriz, nabigatzailean, guk bilatu, aukeratu eta sartu behar dugu informazioa.

Informazio sarbide hori, "Sindicación de Contenidos" deritzo. Hau, web-guneen ugaritasunetik dagor, ez ibiltzeko web gune batetik bestera informazio bila.

Hitz teknikogoetan esanda, web guneetako eduki guzti horiek, feed-en bidez banatuak daude. Hauen bidez, jaso nahi dugun informazioa modu automatikoan gure ordenagailuetara bidaltzen da.

    3.2 Editoreak
Informaizoa lortzeaz aparte, erabiltzaileak blogak idatzi ditzake, bideoak grabatu, argazkiak atera, konpartitu, filtratu eta komentatu. Web 1.0-n, editoreak "webmasterrak" ziren baina web 2.0-n, erabiltzaile guztiek parte hartzen dute. Horrela, jendearen parte hartze aktiboagatik zerbitzu ugari aurkitu daitezke; hala nola, software sozialak, beste pertsonekin komunikatzeko tresnak. Hauetan, askotan, interesak partekatzen dituzten komunitateak sortzen dira.

Atal honekin lotuta, Times aldizkariaren 2006ko portada aipatu behar da. Bertan, urteko pertsona zein den zehaztu beharrean, 2006an denok garela portadaren protagonistak dio. Izan ere, momentu hartan interneten zeuden zerbitzu, webgune guztiak... denok sortuak eta erabiliak izan dira. 

    3.3 Arkitektura
"Clienteservidor" izeneko arkitekturan, erabiltzaile batek beste programa bati (serbidorea) petizioak bidaltzen dizkio, honek erantzunak emanez. baina, "web zerbitzuak", erabiltzaileek erabili ditzaketen aplikazioak dira, web serbidore batean sartuz internet bidez, nabigatzaile baten bitartez.

Web aplikazioak ospetsuak dira web nabigatzaileak ematen duten praktikotasunagatik eta horiek aktualizatzeko eta mantentzeko ez delako inolako softwarrik instalatu behar. Honako aplikazioak existitzen dira: webmailak, wikiak, weblogak, dendak on-line, etiketatzea edota aplikaizo ofimatikoak: ThinFree eta gOffice.

Ezaugarri tekniko honi "web-a plataforma moduan" deritzo eta denboren zeinua da: zerbitzu asko web bidez erabili daitezke, edozein lekutik.

    3.4 Protagonistak
Web 2.0-n partehartzaileak web-ean sartzen diren guztiak dira, konpartitzen dutenak, eta edukiak saortzen dituztenak. Web 1.0-n berriz, soilik informatika eta sare ezagutza altuak dituztenak.


Gainera, Web 2.0 dinamikoa da baita jarraia ere, azken batean egunkarietan, adibidez, erabiltzaileen komentarioak sortzen dira, horrek dinamismo bat ematen dio eta jarraikortasun bat. 

Atal honekin bukatzeko, esaten denean konpartitua dela, testuan konpartitze hori hiru modutan egin daitekeela dio:

Guk zerbait konpartitzen dugunean intentzio bat jartzen diogu, nahita edo nahigabe. Online botaketa bat egiten dugunean, adibidez, intentzio batekin egiten dugu, modu konsziente batean: lehiaketa bat irabazteko adibidez. 

Bigarren aukera, modu indirektoan eta zeharka egiten duguna da. Guk bilaketak egiten ditugunean interneten, aukera daukagu bilaketa horiek aproposak badira like modukoak egiteko. Horren bidez, estadistika moduko bat egiten ari gara, leku bisitatuen ingurukoa.

Hirugarren aukeran berriz, intentzio bat dago baina konpartitze hori denean helburua. Honen adibide garbiena sare sozialak dira, helburu finala konpartitzea baita. Beraz, sare sozialak komunitate baten modukoak dira. 


4. Web 2.0-ren funtzionamendua
Guk adibidez blogaren manejoa egin ahal izateko, hain txukuna, erabilterraza eta dibertigarria izateko, horren atzean programazio bat dago, webmasterrek diseinatzen dutena. Oinarrizko informazio hori egokitu eta aldatu egiten da, desestrukturatu, erabiltzaileek erabili ahal izateko. Beraz, mailaketa bat dago.

Software libreari dagokionez, gu edozein mailatan sartu gaitezke. Baina 2.0-ak aukera ematen digu maila batean erabili ahal izateko izan ere, gure mailaren aurretik beti norbait egongo da diseinatzen ondoren guk erabili ahal izateko.

Funtzionamentuaren lotuta, SLATES akronimoaren hitz bakoitzak esanahi bat duela aipatzen da, Web 2.0-ren oinarriak dira hain zuzen: 
  • Search: informazioaren bilaketak.
  • Link: loturak leku batetik bestera joateko.
  • Authoring: informazioa sortu eta aktualizatu dezakegu, indibidualki edo komunitate moduko batean. Beraz,  gu autore bilakatzen gara.
  • Taks: etiketak, gure informaizo etiketatu egiten dugu bilatua izateko. 
  • Estensions: datu baseak bezala dira, non informazioa ematen diguten, adibidez, produktua erostea gomendatu edo ez. 
  • Signalling: erabiltzaileen intereseko informazio bat igo dutenean edo aktualizatu denean, erabiltzaileek abisuak jasotzen dituzte. Moodelen mezu bat idazten badigute, adibidez, korreoan mezu bat jasotzen dugu abisu moduan. 

5. Web 3.-rantz al goaz?
Eboluzioa web 3.0-rantz doa. Interneten eta sarean dagoen  informazioa ikaragarria da, beraz, zerbait bilatu nahi dugunean, askotan ez dugu hasiera hasieratik nahi duguna bilatzen. Arazoa da makinak makinak direla eta gizakiaren ezaugarriak makina bati jartzea ez dela erraza. Oso zaila da ordenagailuak jakitea guk bilaketea bat egitean zer den pentsatzen ari garena edo ikusi nahi duguna. 

Horrela, Web 3.0an, ordenagailuak jakingo du zer den guk bilatu nahi duguna. Beraz, gure entorno horretan soilik interesatzen zaiguna topatuko dugu. WEb 3.0-an filtroak askoz ere zehatzagoak dira eta baita mugak definituagoak. Beraz, zentzu semantiko hori bideratu nahi du. 

6. Konklusioa. Web 2.0a pentsamendu kritiko batetik.
Zein  kritika egiten zaizkio web 2.0ri?
Batzuk web 2.0 interneten bersio berri bat bezalakonsideratazen dute. Hau da, Web 1.0-ren hobekuntza moduan ikusten da. Gainera, gaur egun gauza berriak sortzea oso zaila da, beraz, normalean gauzak hobetu egiten dira. 

Bestalde, jendeak ez daki zer den Web 2.0. Horrela, wiki eta blogekin asoziatzen dute.  Internetak beti aukera eman digu jendea elkarrekin harremantzeko, bai wiki eta blogetan. Horietan gure pentsamenduak, iritziak... partekatzen ditugu, adibidez. Beraz, hobetu egin dira komunikatzeko bideak baina ez da ezer berria asmatu.

Web 2.0 bigarren burbuja moduan konsideratzne dute. Espresa gehiegi ari dira sortzen eta aplikazioak ia berdinak dira. Enpresak asko sartzen dira Web 2.0n baina atzean ez dago negozio modelo bat eta ez da pentsatzen horrek ekarri dezakeen eraginaz. Moda moduko bat da azkenean, ez  baitugu pentsatzen zertarako den.  Gailuak aldatzen ditugu berriak ateratze direlako baina beneta ez dut dugu behar, ez dugu pentsatzen horrek gizartean duen eraginaz.

Igotzen den informaizo guztia baliozkoa izan behar dela esaten da baina azkenean denetik igotzen da, akatsez beteak.,baliozkoak ez direnak, testuan esaten den bezala "bosque digital de mediocridad" bat sortuz. Denak dauka lekua azken batean. Baina jendeak uste du zerbait igo ezkero internetera iada idazleak direla, musikariak.. eta hori sokratesen amets gaiztoa da. Informaizoa zaindu egin behar da, zuzena izateko, baina beste alde batetik, gizarteko partaide bezala, aukera izan behar dugu gauzak sortzeko. Teknologiak aukera ematen digu edukiak sortzeko, iritzia emateko... Baina sortzen dugun horretan ez du esan nahi ez ditugunik beste ardura batzuk. Beraz, pentsamenduan aldaketa bat egitea garrantzitsua da. 

Honekin guztiarekin esan nahi da, web hauek ezin direla kontrolatu eta etorkizuneko irakasleak, web 2.0-aren atzean dagoen guztiaren ardura artu behar dute.

martes, 22 de septiembre de 2015

Konpetentzia Digitala, Jordi Adell eta Eskola 2.0 konpetentzien mapa

Gaurko klasean ere Konpetentzia Digitalen gaia landu dugu. Horretarako, lehenik eta behin jarraian ikusiko duzuen bideoa ikusi dugu, klabe garrantzitsuak ematen dituena hezkuntzari begira, eta aurreko sarrerako bideoaren osagarria dena.

Bideoan azaltzen den gizona Jordi Adell da eta Konpetentzia Digitalen inguruan hitz egiten du honako hauek azalduz:

Konpetentzia Digitala derrigorrezko hezkuntzaren  barruan dago eta beraz, LH eta DBH-ko curriculun guztiaz informatu behar du. Gainera, eskolak, bizitza guztian zehar ikasteko formatu behar ditu ikasleak.

Baina zer dago konpetentzia Digitalaren barruan?  Tresna teknologiakoak erabiltzea baino aratago doa. Horrela, Konpetentzia digitala, lau elementuz osatzen da:

 -Konpetentzia informazionala:
 Informazioarekin lan egiteko gaitasun eta  ezagutzen multzoa da, informazio arazo bati aurre egiteko, informaizo bilatzeko, kudeatzeko, analizatzeko, antolatzeko, ebaluatzeko...eta ondoren, informazio berria sortzeko eta zabaltzeko. 

-Konpetentzia informatikoa edo teknologikoa:
 Tresna teknologikoen erabilerararekin eralazioantzen da: ordenagailuak, kamarak, GPS, ebook, mobilak... hau da, inguratzen gaituen aparatu teknologiko guztiekin. Honekin lotuta esan behar da, geroz eta dependenteagoak garela tresna horiekiko, geroz eta zerbitzu sofistikatuagoak eskaintzen baidizkigute. Gainera, geroz eta tresna gehiagoz inguratuta gaude. Horiek erabiltzen jakin behar dugu instrukzio liburua irakurri gabe, horiek erabiliz,  modu arrazional batean.

Bestalde, atal honen barruan tresna horiek behar ditugun edo ez ebaluatzea zein interesgarria den komenatzten du, baita ez diogula tresna horiei erabilera guztia ateratzen  iruditzen zaiola eta etengabe, modengatik, tresnak aldatzen joaten garela.

 -Alfabetizazio anitzak: 
Ikusentzunezko gizarte batean bizi gara eta honek, formakuntza bide izan beharko luke. Gainera, pertsonak bizitzan zehar jasotzen duten informazio guztia hizkuntza horien bidez jasotzen dute eta eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta formatu soinu izkuntzan, komikiarenena, argazkigintzarenean, bideoarenean... Horrela, azken hauek, curriculumaren parte izan behar lukete.

 -Konpetentzia kognitibo generikoa: 
Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten edota informazioa aukeratzen?  Hau da, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen?  Gai hauekin lotzen da atal hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.

 -Herritartasun digitala:
Errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan datza. Beraz, gure jarrera eta portaera eta lagunak ere, mundu errealea zein birtualean ematen dira. Hau dela eta, herritartasun digitalak herritarrei hezkuntza ematen die herritar libre eta kritiko izateko, baita jokaera egoki bat mundu digitalean eta sare sozialetan. Azken hauek ez dira herramientak edo errekurtsoak, lekuak baizik. Horrela, orain internetera igotako gure argazki bat seguruenik betirako geratuko da bertan eta adibidez, lana bilatzen ari garenean, enpresetakoak gure argazki horiekin topo egin dezakete.

Horrela, eskolak interesatu egin beharko luke biztanle digital onak formatzean. Baita gazteek legeria errespetatzea naiz eta batzuetan gehiegi ez gustatu, eta euren eskubideak ezagutzea eta horiek baliozkotzat ematea biztanle digital moduan.


Aipatutako lau elementuen inguruan, beste funtsezko elementuak daude; hala nola, estrategia didaktikoak, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Honekin lotuta, esan behar da, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Umeak nolakoa izango den ez dakigun mundu baterako prestatzen ari gara, etengabe aldatzen ari dena. Beraz, euren etorkizunean erantzunak bilatzera prestatu behar ditugu. Baina hau ezin da liburuen bidez ikasi, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila da gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.

Gainera, konpetentzia digitala ez da eskolan bakarrik lantzen; izan ere, familiak ere erantzukizun handia du konpetentzia digitalen hezkuntzan. Hau dela eta, eskolak eta familiak nolabaiteko lotura izan behar dute eta gurasoek euren seme-alabek mundu birtualean egiten dutenaz interesatu behar dira.

Amaitzeko, azken zatian bi puntu inportante azaltzen dira: Irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta  irakasleak ikaslearengan garatu behar dituela.


Ondoren, Eskola 2.0 konpetentzien mapa izeneko PDF-a aztertu dugu. Ikusteko hemen klikatu dezakezue.

Bertan, irakasleek IKT-ko irakasle konpetente izateko zein konpetentzia dominatu behar dituzten aipatzen dira, hiru ardatzetan banatzen direnak: 

1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa
2. Didaktika, pedagogia eta Curriculuma
3. Herritartasun digitala

Baina hori bai, hiru atal horiek aurreraxeago gehiago sakontzen ditu, konpetentzia bakoitza aurrera eramateko zein tresna edo baliabide beharrezkoak diren aipatuz.

Irakasleenaren atala amaitu ondoren, ikaslearena dago eta bertan, ikasleek eskolan barneratu beharreko konpetentziak ageri dira. 

Azkenik, esan beharra dut, dokumentu hau irakurrita, iada ez dudala garbi ea IKT-ko irakasle konpetente ikusten dudan nire burua, uste baino konpetentzia gehiago izan behar baitira barneratuta. Bertan aipatzen diren konpetentzia batzuk baditut; hala nola, zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, bataz bestekoa, matematika-oinarriko grafikoak...) kalkulu-horriak erabiliz, multimedia edukiez oinarrizko edukiez oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa...txertatzea; web gune batetik irudi bat deskargatzea...) edota interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzea (weba, posta elektronikoa...). Baita IKT-ak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea edota sarbideko gako pertsonalak erabiltzen pribatutasunari eustea.

Baina badira beste konpetentzia batzuk, ordea, barneratuta ez ditudanak. Adibidez, hadwarearea ez dut hainbeste dominatzen klasean edozein arazo izanda agian ez naiz konpontzeko gai. Simulazio edo matematika ereduak sortzeko tresnak erabiltzeko kapaza ere ez naiz ezta robotikak kitak erabiltzen.

Beraz, konturatu naiz, ni beintzat, erdiko puntu batean nagoela, hau da, IKT-en oinarrizko ezagutza bat badudala eta mudu digitaleko arlo batzuetan konpetente naizela. Baina hala ere formatzen jarraitu behar dudala jabetu naiz, irakasle izatean hobeto moldatzeko eta nire lana ahalik eta hobekien burutzeko.

viernes, 18 de septiembre de 2015

Konpetentzia digitala

Atzoko klasean, Konpetentzia Digitalen gaia lantzeari ekin genion. Horretarako, lehenik eta behin irakasleak honako galdera hauek luzatu zizkigun pixka bat pentsatzeko eta denon artean hitz egiteko:

Zer da konpetente izatea? LH-ko irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dugu? 
Konpete izateak ez du esan nahi soilik tresna, programa... bat erabiltzen jakitea edo dominatzea, horiek nola erabili irakastea eta besteei transmititzea ere tartean dago.  Beste hitzetan esanda, doninatzen dugun horrekin lotzen den testuinguruan mugitzen jakitearekin lotuta dago. Bestalde, konpetentziarekin erlazionatzen da teknologiarekiko mugak nun daueden jartzea eta baita ere, besteei muga horiek erakustaraztea.

Bigarren galderari dagokionez, nik uste dut azken batean denok dakigula aparatu teknologikoak edota programak erabiltzen, oinarrizko maila batean bada ere. Beraz, horiek besteei irakatsi genizkieke. Baina hori bai, bada ikasi beharko genukeen beste alderdi bat: gure ikasleek teknologia mugak pasatzen dituztenean, beraiekin nola jokatu edota zein neurri hartu. Gainera, honen bidez, gure konpetentzia maila igo egingo genuke.

Azkenik, komentatu dugu konpetentziak ez direla garatzen urte batetik bestera, bizitza guztian zehar baizik. Beraz, denbora behar dugu konpetete izateko. Hau dela eta, ezin dugu esan gauza batean onak garela.


Ondoren, ¿Qué es la competencia digital?, las Tic en las escuelas izenburuko bideoa ikusi dugu. Bertan, Manuel Areak laburki Konpetentzia Digitalen berri ematen digu eta baita azaldu nola erabili daitezken IKT-ak eskoletan: 

Bideoan lehenik eta behin, eskolaren sorreraz (XIX) hitz egiten du. Ireki ziren eskola horietan herritarrak alfabetizatzeko hezkuntza ematen zen, hau da, herritarrek idazten eta irakurtzen jakin zezaten. Baita estatu bakoitzeko historia, literatura... bereganatzeko. Estatu bakoitzaren ezaugarri kulturalak irakasteko kanona textu liburuak ziren.

Bestalde, ikastea datuak pilatzea zen, gehien bat memorizatzea gero azterketa batean ebaluatua izateko ikasitakoa. Gainera, irakaslea hezkuntza prozesuaren protagonista zen, erabakiak hartzen zituena, azalpenak ematen zituena, diktatzen zuena... hau da ikaskuntzaren zentrua. Metodologiari dagokionez, irakasleak bere ezagutzak ikasleei adierazten zizkien eta ikasleek barneratu. 

Baina XXI. mendean, teknologien agerpenagatik, alfabetizatzea edo herritar kultu bat  zer den berplanteatu behar da. Horrela, Konpetentzia Digitalak kontzeptua sortzen da. Baina zer da?

Konpetentzia digitala lau adarretan banatzen da: 

-Informazioa bilatzea
Ikasleek informazioa bilatzen jakitean datza. Horretarako, aparatu teknologikoak erabiliz eurentzak aproposa den informazioa nola bilatu irakatsi behar zaie. 

-Informazio horren analisia ezagutzan trasformatzea
 Bilatutako informazio hori ezagutzan bilakatu behar da. Horreka, gai izango dira arazoak planteatzeko, analizatzeko eta interpretatzeko.

-Informazioa aditzera eman eta zabaltzea
Informazioa espresatu egin behar da, zabaldu. Horretarako, ikasleek gaitasunak dituzte baliabide eta hizkuntza ezberdineko dokumentuak sortzeko.

-Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea
 Jarrerak eta baloreak lantzean datza, hau da, kritikoak eta analitikoak izatea teknologiak erabiltzean nola ibili behar dugun. 

Beraz, bidirekzionala da, ez soilik informazioa jasotzea, bueltatzea ere. Honekin lotuta, hezkuntzaren helburua irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bidirekzionala izatea da, hau da, ikasleek ere parte hartzea.


Bigarren zati batean galdera honi ematen dio erantzuna Manuel Areak: Zein tresna erabili ditzakegu konpetentzia hori eskolan lantzeko?

Konpetentzia hori lantzeko, ariketetan oinarriko metodologia bat proposatzen du. Baina horrekin lotuta,  irakasleak kontuan hartu behar dituen lau printzipio edo kriterio aipatzen ditu:
    -Ikaskeek ekintzaren bidez ikasi behar dute, euren esperientzia propioaren bidez.
    -Prozesu konstruktibistak faborezitzen dituen metodologia garatu behar da.
    -Talde lana bultzatzen duten lanak egin behar dira
    -Iturri ezberdinak erabili behar dira (liburuak, web 2.0).

Adibide moduan, honako hauek jartzen ditu:
  • WIKI-en bitartez talde lanak: Klasean landutako kontzetu orokorrekin hiztegi bat sortu, proiektuak...
  • Blogak diario moduan, klaseko lanak publikatzeko, sortzen dituzten objetu digitalak azaltzeko, web interesgarrien eta proiektuen berri emateko...
  • Foroak gelakideen artean debateak egiteko, klaseak emateko edota hizkuntzak lantzeko.
  • Bideoak sortu eta  aurkezpenak egin, gero horiek publikatuz eta konpartituz.
  • Ariketak planteatzea eurek informazio baliagarria bilatzeko interneten bilatzaileen bitartez.
  • Txat bidezko ariketak elkarizketa lantzeko.
  • Munduko beste eskolekin internet bidez harremanetan jarri beraiekin kolaboratzeko
  • Web-quest-ak erabili. Hauek 5 ataletan banatzen dira: testuingurua, sarrera, eginbeharrekoak, errekurtsoak eta azkenik ebaluazioa. Bertan dute behar duten guztia ikasteko, soilik interneterako konexioa behar da. Taldean edo indibidualki egin daiteke. 
  • Arbel digitalak
  • Bideokonferentziak
  • Ikasleekin komunikatu tutoretza elektronikoen bidez. 
  •  Gela birtualak (elearning).

Esan behar da, hasiera batean konpepentzia digitala eskolan lantzeko ariketak azaltzen dituela baina gero tresnak ere aipatzen ditu. Beraz, tresnak erabiltzen jakiteak bakarrik ez digu konpetentzia ematen, zati txiki bat bakarrik. Horiek zertan erabili eta egoera desberdinen aurrean erabiltzen jakin behar da, baliabide moduan erabili.